Udala
Hona leiho bat; hemen beste ate bat. Hona beste elkargune bat, parte hartzeko, elkarrekintzarako eta elkarlanerako beste gune bat izango dena. Eta parez pare zabalik izango dugu noiznahi. Noiznahi elkartuko gaitu, elkarren berri izan eta elkarrekin aritzeko.
Azken hamarkadatan esaten jardun gara etorkizuna sarea izango zela, geureganatuz joan garen bitartean; eta honezkero, geureganatu dugu, egin dugu geure. Hemen gaude; hemen ere bagara; honek ere egingo gaitu.
Gauden, garen eta egingo gaituen honek gardenago egin gaitzan gura dugu, eta horregatik egiten gabiltzanaren eta egin nahi dugunaren berri konpartituko dugu gune honetatik ere.
Elkartu gaitzan gura dugu, elkarren berri izan eta elkarrekin harremanetan izan gaitezen gura dugu, eta horretarako Udalak gune honetan izango dituen baliabideak eskura jarri gura dizkizu zuk ere parte har dezazun Aretxabaletaren garapenean parte zarelako. Hartara, zure ekinak eta gure ekinak konpartituz eta bateratuz indartu ahalko ditugu. Gune honetatik ere parte har dezazun gura dugu, elkarrekin ikuspegiak garatu, konpartitu eta erabakiak elkarlanean bideratu gura ditugu.
Hona gure leiho bat; hemen gure beste ate bat. Hona gure beste elkargune bat; hemen parte hartzeko, elkarrekintzarako eta elkarlanerako beste gure gune bat izango dena. Hau ere parez pare zabalik, hemen ere elkar gaitezen.
Ana Bolinaga Uribarren
Aretxabaletako Alkatea
