Zerbitzu telematikoak
Zerbitzu telematikoak, herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko sortutako tresnak dira. Horrela, Aretxabaletako Udalak atal honen bitartez eskuragarri jarritako izapideak, eguneko 24 orduetan eta interneteko konexioa dagoen edozein lekutatik egiteko aukera izango dute herritarrek. Teknologia berriez baliatuz, herritarrek udalarekin egin beharreko izapideak eroso, azkar eta modu seguruan egin ahal izateko bidea eskainiz.
Identifikazioa
Izapide hauek egiteko beharrezkoa da identifikazio-sistema bat erabiltzea. Identifikatzeko bi aukera dituzu:
a) Ziurtagiri digitala erabiliz:

Hauetako edozeinek balio du autentifikatzeko: ONA txartela, Izenpek jaulkitako ziurtagiri digitaldun txartelak, Osakidetzako txartela edo NA elektronikoak.
Sartu zure txartela txartel-irakurgailuan eta ondoren, txartelaren irudiaren gainean klik egin.
b) Pasahitza erabiliz:
Identifikatzeko modurik ez baldin badaukazu, zure pasahitza eska dezakezu hemen sakatuz. Irekiko den leihoan zure datuak idatzi eta udaletxetik zurekin harremanetan jarriko dira pasahitza emateko.
Gestioak
Hauek dira Gipuzkoako Zerbitzu Telematikoen ataritik egin daitezkeen izapideak edo gestioak:
Udal Errolda
Erroldatze historiala ikusteaz gain, erroldatze ziurtagiria zein etxekideen inskripzio ziurtagiria lortu daiteke.
Oharrak:
- Ziurtagiria PDF formatuan dago eta edozein euskarri informatikotan gorde edo inprima daiteke.
- Ziurtagiri horrek, udalaren sinadura digitala erantsia duenez, lege aldetik balio osoa dauka.
- Hiru hilabeteko balioa dauka.
- Ziurtagiriaren balioa nola egiaztatu? Ziurtagiriaren azken lerroan agertzen den Interneteko helbidera sartuz. Helbide honetan gordetzen da ziurtagiria 3 hilabetez.
Tasak eta zergak
Herritarrak bere izenean dituen tasa eta zergak (ibilgailuak, zaborra, ura, ondasun higiezinen gaineko zerga...) kontsultatzeko aukera izango du.
Ordainagiriak
Herritarrak bere izenean dituen ordainagiriak (tasa/zergei dagozkienak) kontsultatzeko aukera izango du. Horrez gain, ordaindu gabe baditu, ordaintzeko prozedura ere egin dezake hemendik (prozedura hori sistema seguru baten bidez egiten da, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea erabiliz)
Isunak
Herritarrak bere izenean dituen trafiko isunak kontsultatzeko aukera izango du. Horrez gain, ordaindu gabe dituenak ordaintzeko prozedura ere egin dezake hemendik (prozedura hau sistema seguru baten bidez egiten da, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea erabiliz).
Jarraibideak: nola egin behar dut?
Laburbilduz, izapide/gestio hauek egiteko, jarraitu ondorengo urratsak:
- Udal Zerbitzu Telematikoak botoian klik egin.
- Goiko menuan, egin nahi den tramitean klik egin (Udal Errolda, Tasak/Zergak, Ordainagiriak eta Isunak).
- Identifikatu: txartelarekin edo pasahitzarekin.

