Hemen zaude: Hasiera Sailak Udaltzaingoa

Udaltzaingoa

Arduradun politikoa: Ana Bolinaga Uribarren (Alkatea)
Arduradun teknikoa: Martin Garai Lasa (Udaltzainburua)

Bulegoak

Helbidea: Aretxabaletako udaletxea, Otalora 1, 20550- Aretxabaleta

Telefonoa: 943 - 71.18.63

Helbide elektronikoa: udaltzaingoa@aretxabaleta.net

Ordutegia:

  • Astelehenetan: 07:00 – 22:00
  • Asteartetik ostiralera: 08:00 – 22:00
  • Larunbatetan: 08:00 – 13:00

Zerbitzuak

Aretxabaletako Udaltzaingoak, Euskal Herriko Poliziaren legeak, Uztailaren 17ko 4/1992 legeak,  eta indarrean dagoen beste zuzenbide-ordenamentuek  ezartzen dituzten eginkizunak betetzen ditu:

Herritarren Segurtasun-Zerbitzua

  • Toki publikoak zaindu eta herritarrei babesa eta segurtasuna eman.
  • Delinkuentzia saihesteko, leku publikoak zaindu eta behar den beste jarduera egin.
  • Delitu eta falten salaketak egin eta jaso (lapurretak, erasoak,...).
  • Epaitegi eta auzitegiekin lankidetzan aritu ebazpenei dagokienez eta jurisdikzio desberdinetako hainbat tramite prozesaletan.
  • Aldez aurretik eskatu denean, gatazka pribatuetan bitartekaritza lanak egin (auzokideen arteko eztabaidak, familia arteko gaiak, etxebizitzetan kalteak,...).
  • Istripu, hondamendi edo zorigaitzen bat gertatuz gero, laguntza eman, babes zibileko planak betetzean legeak agintzen duen bezala parte hartuz

Trafikoa

  • Udalerrian trafikoa arautu, kontrolatu eta zaindu, zirkulazio arauek ezartzen dutena jarraituz.
  • Udalerrian izaten diren trafiko-istripuetan esku hartu, txostenak eta atestatuak eginez.

Aministrazio lanak

  • Ordenantzetan eta arautegietan araututa dauden betebehar administratiboak betearazi: toki publikoetan egiten diren jarduerak, etxebizitzak, lokalak, lanak, animaliak edukitzeko bete behar diren arauak…
  • Ingurumenari eta ingurua babesteari buruz indarrean dagoen arautegia betearazi gai honetan udalak eskumena duen arlotan.