Kultura
Arduradun politikoa: Zigor Quintanilla Elkorobarrutia
Arduradun teknikoa: Inma Miguel Quintero (Kultura teknikaria)
Bulegoa
Helbidea: Arkupe Kultur Etxea (2. solairua). Santa Kurtz, 20; 20550 - Aretxabaleta
Tel: 943081001
E-posta: kultura@aretxabaleta.net
Ordutegia:
- astelehenetik ostiralera: 08:00 – 22:00
Helburua eta zerbitzuak
Aretxabaletako Udalak kultur arloan hainbat motatako ekintza eta ikastaroak antolatzen ditu urte osoan. Herrian kultura- eta arte-jarduerak aurrera eramatea du helburu: erakusketak, antzerkia, musika, dantza, tailerrak, arte plastiko eta eszenikoei buruzko ikastaroak, zinea eta ikus-entzunezkoak, lehiaketak, azokak, sustapen-jarduerak, jaiak ...
Gauzak horrela, herriko erakunde eta taldeekin lan egiteari berebiziko garrantzia ematen zaio. Horien esku-hartzea agerian gelditzen da auzoetako jaietan, udalekuen antolaketan eta dirulaguntzen banaketan, besteak beste.
Arlo horiei dagokienez, Udalak betebehar edota parte-hartze zuzena dauka:
1. Kultura ekintzak
Udalak, berak, edota Udaletik kanpo urtean zehar antolatzen diren ekintzen arduretan zeresan handia dauka. Gaiak, baliabide teknikoak eta ekonomikoak eta giza baliabideak aztertu eta kontuan hartuz, jarraipen zuzena egiten du. Atal honetan sartzen dira musika- eta antzerki-ekitaldiak, aisialdirako ekintzak, jaialdiak, erakusketak…
Horrek guztiak honako eginkizunak eskatzen dizkio Udalari:
- Kultur arloko programazioa proposatzea, sustatzea eta laguntza teknikoa ematea.
- Kultur Etxea zuzendu eta kudeatzea, baita bertan antolatzen diren ekintzez ardura hartzea ere. Kultur hornikuntza eta azpiegitura soziokulturalak garatzea, eta oro har, saila zuzendu, kudeatu eta planifikatzea.
- Egokitutako pertsonala zuzendu eta kontrolatzea, ekintza kulturalak antolatzeko azpikontratatutako enpresak barne.
- Herriko kultur taldeak koordinatu eta horiei laguntza ematea.
- Kultura-batzordean parte hartzea.
2. Kultura taldeak
Udalerriko kultur taldeekin hartu-emana mantentzea. Bestalde, antolatzen diren edota antolatu daitezkeen ekintzen ardura, programazioa, koordinazioa eta jarraipena egin eta horiek bultzatzea.
3. Jaiak
Udalaren menpe dauden herri-mailako jaien antolaketa, jarraipena eta kontrola sustatzea (Errege kabalgata, inauteriak, Otala-zelaiko erromeria, San Joan bezpera, Andramaixak, San Migelak, Negu Kulturala). Horrez gain, udalerriko auzoetan antolatzen diren jaiei jarraipena egitea.
4. Gazteria arloan
Gazte Zerbitzuaren kudeaketa eta honen inguruan antolatu daitezkeen hainbat ekintzari buruzko ardura izatea.
Horiek guztiez gain, kultur arloak dituen premiak bildu, irtenbideak proposatu eta horiek bideratzeko laguntza ematea eta dagokion gestioa egitea egokitzen zaio.
Loturak
Beste zerbitzu batzuk
Liburutegia, Zaraia aretoa (zinema, antzerkia, musika emanaldiak, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak…), Gazte lekua, Ludoteka eta KZgunea.
