Kirola
Arduradun politikoa: Tomas Fernandez Lopez
Arduradun teknikoa: Asier Mujika Altuna
Tel: 943 712 628
Posta elektronikoa: kirola@aretxabaleta.net
Kirol jarduerak emateko kontratatutako enpresa: Goiena Sport S.L.
Posta elektronikoa: goienasport@goienasport.com
Egitekoa
14/98 Kirol Legearen arabera, Jarduera Fisikoa eta Kirola herritar guztien oinarrizko eskubidea izateaz gain, interes publikoa duen gizarte jarduera bat da, eta gainera, honako helburuen lorpenean, eragile garrantzitsua izan daiteke: haurren garapen integralean (fisikoa, psikikoa, afektiboa, soziala,…), herritarren osasuna eta bizitza kalitatearen hobekuntzan, ongizate gizartea garapenean, aisialdirako aukerak areagotzen,...
Honegatik guztiagatik, Udal Kirol Zerbitzuaren egitekoa honakoa izango da:
- Udal Kirol Sistema sendo bat egituratzea inguruko beste eragile ezberdinekin elkarlanean (ikastetxeak, klubak, unibertsitatea, enpresak, osasun sistema,…), besteak beste, zera lortu asmoz: Herritar guztientzako (haur, gazte, heldu, nagusi, ezgaitu), kalitatezko kirol jarduera eta zerbitzu eskaintza zabala izatea.
- Maila eta helburu guztiei (heziketa, lehiaketa, partaidetza, aisia, osasuna) erantzungo dien eskaintza bermatzea.
- Gizartean, Kirol Kulturaren garapenaren alde (egin, jakin, baloratu) lana egitea
- Beharren araberako kirol instalazioak planifikatzea, eraikitzea, kudeatzea eta mantentzea.
Kirol baliabideak / Instalakuntzak
Zainduz gimnasioa
- Kirol jarduerak eskaintzeko 2 areto
- Sauna lehorra.
- Fitness (muskulazio) gela bat
Egutegia: egutegia 2011.pdf
Telefonoa: 943 712 628
Ordutegia:
- Lan egunetan: 7:30 - 21:30
- Larunbatetan: 9:00 - 13:30 / 15:00 - 20:00
- Igande eta jai egunetan: 9:00 - 13:30
Beste instalazio batzuk
- Ibarra Futbol Zelaia
- Iturrigorri pilotalekua
- Gernika plazako kantxa
- Skate parkea
- Bidegorriak
Udal kirol eskaintza
- Zainduz gimnasioan eskaintzen diren jarduerak eta ordutegiak ( Kirol jarduerak 2010-2011.pdf )
Kirol tasak
Kiroldegi berria
Aretxabaletako Udalak, gaur egungo kirol instalakuntzen egoeraren aurrean, kiroldegi berria eraikitzeko ideia lehiaketa egin zuen 2006an. Honako txostenean lehiaketa horri buruzko xehetasunak azaltzen dira.

Irudi gehiago Argazki-galerian.
