Idazkaritza
Arduradun politikoa: Ana Bolinaga Uribarren (Alkatea)
Arduradun teknikoa: Xabier Mendizabal Garate (Idazkaria)
Bulegoa
Helbidea: Udaletxea. Otalora kalea, 1; 20550 - Aretxabaleta
Tel: 943711862
E-posta: udala@aretxabaleta.net
Ordutegia:
- Astelehenetik ostegunera: 08:00 - 13:00 / 14:00 -17:00
- Ostiraletan eta jaiegun bezperetan: 8:00 -14:00
- Udako ordutegia (ekainaren 15etik irailaren 30era arte): 8:00 -14:00
Helburu orokorrak
- Fede publikoa eta lege-aholkularitza emateaz arduratzea.
- Idazkaritza Saileko zuzendaritza eta funtzionamendu egokiaz arduratzea, bertara atxikitako giza eta material baliabideak antolatu, koordinatu eta gainbegiratuz.
Zerbitzuak
Artxiboa
Dokumentazioa Udaleko artxibo historikoan eta kudeaketa-artxiboan jaso, antolatu eta zaintzeaz arduratzen da, eta herritarren kontsultei erantzuten die.
Herritarren arreta zerbitzua
Eginkizun hauek ditu:
- Agirien sarrera -eta irteera- erregistroa: Udalari aurkeztu nahi zaion edozein eskaera idatziz egin behar da, eskatzailearen datuak emanez eta behar bezala sinatuta, sarrera-erregistro honetan. Interesdunak hala eskatuz gero, sarrera-zigilua daraman fotokopia entregatuko zaio, idatzia zein egunetan aurkeztu den jasoarazteko.
- Telefonia: Udaletxeko telefonoguneaz arduratzen da. Deiak interesdunei pasatzen zaizkie.
- Informazioa: Udalarekin lotutako gaiei buruz:
- Interesdunei, izapidetzen ari diren espedienteen egoera
- Udalaren deialdiak
- Bekak eta dirulaguntzak
- Administrazio-kontratuen prozedurei buruzko dokumentazioa
- Udal araudiak, kopiak emanez
- Langileak hautatzeko prozesuetako oinarriak eta lan-eskaintza publikoa
- Espedienteak publikoari erakustea
- Izapideak egitea:
- Egoitza- eta bizikidetza-ziurtagiriak
- Dokumentuak erkatzea
- "Obrak jakinean" baimena
- Kexak eta iradokizunak jasotzea
