Hemen zaude: Hasiera Sailak Gazteria

Gazteria

Arduradun politikoa: Zigor Quintanilla Elkorobarrutia

Arduradun teknikoa: Maider Etxaniz Belategui (Gazteria teknikaria)

Bulegoa

Helbidea: Arkupe Kultur Etxea. Santa Kurtz, 20; 20550 - Aretxabaleta

Tel: 943081001

E-posta: gazteria@aretxabaleta.net

Ordutegia: Astelehena eta asteazkena: 09:00 – 13:30 / 14:30 – 17:30 

Zerbitzuak

Gazteleku zerbitzua:

Gazteei pertsona arduratsu, orekatu eta eragileak izaten laguntzea dugu helburu. Horretarako, 3 programaz baliatuko gara: informazioa, aisia-hezitzailea eta sustapena.

Ikasturtean zehar ostegunetik igandera zabalik.

Opor egunetan ekintza bereziak:

  • Gabonetan
  • Pazko astean
  • Uztailean

Ludoteka zerbitzua:

3-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara irekita. Gabonetako oporretan ekintza bereziak antolatzen dira.

Informazio zerbitzua

Udaletxe Zaharrean eta Zainduz gimnasioan jarrita dauden paneletan gazteentzat informazio interesgarria jartzen da. Ikastaroak, bekak, lan deialdiak…

Udaleku irekiak

3-12 urte bitarteko haurrentzat antolatzen dira udaleku irekiak uztailean. Adinka banatuta, haurrek hainbat ekintza, irteera eta tailer egiten dituzte.

Udalekuak eta oporraldiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak haur, nerabe eta gazteei zuzendutako udaleku itxien matrikulazioa egiteko aukera.