Hemen zaude: Hasiera Sailak Enplegua-Garapena

Enplegua-Garapena

Bulegoa

 

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: 09:00 – 17:00
  • Ostiraletan: 09:00 – 14:00

 

Arduradun politikoa: Ana Bolinaga Uribarren (Alkatea)

Arduradun teknikoa: Argiñe Larrea Charterina (Enplegu teknikaria)

Helburu orokorrak

Udaleko zerbitzu honek enplegua sustatzea eta herriko garapen ekonomikoan laguntzea ditu helburu. Horretarako, ondorengo zerbitzuak jartzen ditu herritarren esku:

  1. Herriko langabetuen poltsan izen-emateko aukera.
  2. Herriko, bailarako eta inguruetako lan eskaintzen inguruko informazioa.
  3. Lan orientazio zerbitzua.
  4. Autoenplegurako orientazio zerbitzua eta enpresa berrien sustapena.
  5. Udaleko laguntzen inguruko informazioa.
  6. Ikastaroen inguruko informazioa.
  7. Enplegua eta Garapen Ekonomikoarekin zerikusia duten albisteak.

       

      Zerbitzu hau edozein herritarri zuzenduta dago eta aurretik aipatutako edozein punturen inguruko informazioa jaso nahi duenak udaletxera hurbildu besterik ez du. (Aurretiaz telefonoz deitu eta hitzordua eskatzea gomendatzen da).

      ZERBITZUAK

      1. Herriko langabetuen poltsan izena emateko aukera:

      Nola funtzionatzen du poltsak

        • Langabezian dagoen edozein herritarrek eman dezake izena poltsa honetan. Horretarako, izena emateko inprimakia bete beharra dago eta larrea@aretxabaleta.net helbidera bidali, zure curriculum-arekin batera. (Jaitsi hemen inprimakia).
        • Behin inprimakia eta curriculum-a jasota, udaletxetik elkarrizketa baterako deituko zaizu, zure egoeraren berri hobeto izateko eta bilatzen ari zaren lanpostuaren inguruko datu gehiago biltzeko.
        • Udaletik, astero, informazio iturri desberdinetan argitaratzen diren lan eskaintzen inguruko informazioa bidaliko zaizu e-mail bidez. Zure betebeharra izango da informazio guzti hori irakurri eta intereseko lanen bat aurkitu ezkero, bertan izena ematea.
        • Bestalde, ikastaro eta bestelako ekimenen inguruko informazioa ere bidaliko zaizu e-mail bidez.
        • Behin lana bilatuta, herritarrak udalari eman beharko dio honen berri.

         

        Udalak herritarren datuak konfidentzialtasun osoz erabiliko dituela ziurtatzen du, abenduak 13ko 15/1999 Lege Organikoari, Datuen Babeserako legeari, dagokion araudiari jarraiki.

        2. Herriko, bailarako eta inguruetako lan eskaintzen inguruko informazioa:

          • Udaleko lan eskaintzak

           

          3. Lan orientazio zerbitzua

            4. Autoenplegurako orientazio zerbitzua eta enpresa berrien sustapena

            5. Udaleko laguntzen inguruko informazioa.

            Enpresa ekimen berriei zuzendutako diru-laguntzak

            Aretxabaletan egoitza duten enpresa ekimen berriei zuzendutako laguntza (berdin da ekintzailea Aretxabaletan erroldatuta egon edo ez), eta gehienez ere eskabidea egiten den unean urte beteko jarduna dutenak. Laguntza honek, hasierako inbertsioen parte bat eta eratze gastuak subentzionatzen ditu. Enpresa berriek gutxienez 3 urtean egoitza eta lantokia Aretxabaletan mantentzeko konpromisoa hartu beharko dute.

             

            * Eskaerak aurkezteko epea:

            2012ko martxoaren 27tik azaroaren 30era izango da, beti ere, bertara bideratutako diru-partida agortzen ez den bitartean.

            Kontratazio berriei zuzendutako dirulaguntzak.

            Dirulaguntza horiek ondorengo baldintzak betetzen dituzten enpresek eskatu ahal izango dituzte orokorrean: lantokia Aretxabaletan duten 50 langile baino gutxiagoko enpresak (edozein dela ere beraien figura juridikoa) eta baita autonomoak ere.

            Kasu guztietan, enpresa horiek kontratatutako pertsonek Aretxabaletan erroldatuta egon beharko dute eta egingo zaien kontratua mugagabea (jardun osokoa zein partziala) edo gutxienez urte betekoa izango da (hau ere, jardun osokoa zein partziala).


            * Eskaerak aurkezteko epea:

            2012ko martxoaren 27tik azaroaren 30era izango da, beti ere, bertara bideratutako diru-partida agortzen ez den bitartean.

            6. Ikastaroen inguruko informazioa.

              • Udalak antolatzen dituen ikastaroak:

              1.  "KOMERTZIO LOKALA INDARBERRITZEN” IKASTAROA   (ITXITA!!!!)

            · Nori zuzenduta: Aretxabaletako komertzioei.
            · Datak: Martxoak 9, 16 eta 23.
            · Ordutegia: 14:00 – 16:00
            · Lekua: Arkupe Kultur Etxean.
            · Izena emateko azken eguna: Otsailak 21

            · Informazioa.
            · Izena emateko orria.

            2.  LANA BILATZEKO IKASTAROA   (ITXITA!!!!)

            · Nori zuzenduta: epe luzean langabezian dauden eta Aretxabaletan erroldatutako pertsonei.
            · Datak: Apirilak 6 eta 13.
            · Ordutegia: 9:30 – 12:30
            · Lekua: Arkupe Kultur Etxean.
            · Izena emateko azken eguna: martxoak 30

            · Informazioa.
            · Izena emateko orria.

            3.  ARROPA KONPONKETA IKASTAROA   (ITXITA!!!!)

            · Nori zuzenduta: Aretxabaletan erroldatutako edozein langaberi.
            · Datak: Apirilak 5, 12, 19, 26 eta Maiatzak 3, 10, 17, 24.
            · Ordutegia: 9:30 – 11:30
            · Lekua: Akelarre dendan.
            · Izena emateko azken eguna: martxoak 30

            · Informazioa.
            · Izena emateko orria.

            4.  ELIKAGAIEN MANIPULAZIO TXARTELA ATERATZEKO  IKASTAROA   (ITXITA!!!!)

            · Nori zuzenduta: Aretxabaletan erroldatutako edozein pertsonari (langabeek lehentasuna izango dute).
            · Datak: Apirilak 28 eta 29.
            · Ordutegia: 10:00 – 13:00
            · Lekua: Arkupe Kultur Etxean.
            · Izena emateko azken eguna: apirilak 18

            · Informazioa.
            · Izena emateko orria.

            5.  PINTURA IKASTAROA   (ITXITA!!!!)

            · Nori zuzenduta: Aretxabaletan erroldatutako edozein langabeturi.
            · Datak: maiatzaren 23tik uztailaren 18ra.
            · Ordutegia: 9:00 – 14:00
            · Lekua: Aretxabaletako Institutuan.
            · Izena emateko azken eguna: maiatzak 9

            · Informazioa.
            · Izena emateko orria.

            6.  ADINEKOEN ZAINTZA IKASTAROA   (ITXITA!!!!)

            · Nori zuzenduta: Aretxabaletan erroldatutako edozein langabeturi.
            · Datak: maiatzaren 30etik ekainaren 27ra (astelehenetik ostegunera).
            · Ordutegia: 15:00 – 18:00
            · Lekua: Aretxabaletako Institutuan.
            · Izena emateko azken eguna: maiatzak 13.

            · Informazioa.
            · Izena emateko orria.

            7. IGERILEKU ETA SPA GUNEEN MANTENUA IKASTAROA  (ITXITA!!!!)

            · Nori zuzenduta: Aretxabaletan erroldatutako langabetuei zuzenduta.

            · Baldintzak: antzeko lanetan urte bete baino gehiagoko esperientzia izatea edo  gutxienez Erdi Mailako Lanbide Heziketako modulu bat eginda izatea.

            · Datak: Irailaren 19tik urriaren 7ra.
            · Ordutegia: 9:00 – 13:00
            · Lekua: Arkupe Kultur Etxean.
            · Izena emateko epea: irailaren 12tik 16ra.

            · Informazioa.
            · Izena emateko orria.

            8. ETXEBIZITZA ETA ERAIKUNTZETAKO INSTALAZIO ELEKTRIKOEN MENTENUA IKASTAROA  (ITXITA!!!!)

            • Nori zuzenduta: Aretxabaletan erroldatutako langabetuei zuzenduta.

            · Baldintzak: antzeko lanetan urte bete baino gehiagoko esperientzia izatea edo  gutxienez Erdi Mailako Lanbide Heziketako modulu bat eginda izatea.

            • Datak: urriaren 3tik abenduaren 20ra.
            • Ordutegia: 15:00 – 18:00.
            • Lekua: Miguel Altuna Institutuan. Bergara.
            • Izena emateko epea: irailaren 12tik 16ra.

            • Informazioa.
            • Izena emateko orria.

            9. KLIMATIZAZIOA ETA EGUZKI PLAKEN MANTENUA IKASTAROA  (ITXITA!!!!)

            • Nori zuzenduta: Aretxabaletan erroldatutako langabetuei zuzenduta.

            · Baldintzak: antzeko lanetan urte bete baino gehiagoko esperientzia izatea edo  gutxienez Erdi Mailako Lanbide Heziketako modulu bat eginda izatea.

            • Datak: urriaren 10etik abenduaren 21era.
            • Ordutegia: 8:00 – 12:00
            • Lekua: Debagoieneko Mankomunitatean. Arrasate.
            • Izena emateko epea: irailaren 12tik 16ra.

            • Informazioa.
            • Izena emateko orria.

            10. ESKAPARATEGINTZA IKASTAROA  (ITXITA!!!!)

            • Nori zuzenduta: Aretxabaletako komertzioetako jabe eta langileei zuzenduta.
            • Datak: azaroaren 14tik 18ra.
            • Ordutegia: 14:00 – 16:00
            • Lekua: Arkupe Kultur Etxean.
            • Izena emateko epea: urriaren 18tik azaroaren 2ra.

            • Informazioa.
            • Izena emateko orria.

            11. PAKETEGINTZA IKASTAROA  (ITXITA!!!!)

            • Nori zuzenduta: Aretxabaletako komertzioetako jabe eta langileei zuzenduta.
            • Datak: azaroaren 21etik 25era.
            • Ordutegia: 14:00 – 16:00
            • Lekua: Arkupe Kultur Etxean.
            • Izena emateko epea: urriaren 18tik azaroaren 2ra.

            • Informazioa.
            • Izena emateko orria.

            12. SUKALDARITZA IKASTAROA   (ZABALIK!!!!)

            • Nori zuzenduta: Aretxabaletan erroldatutako langabeei (herriko ostalaritza establezimenduetan lan egiten dutenek ere badute aukera apuntatzeko baina lehentasuna langabetuek izango dute).
            • Datak: Apirilaren 16tik maiatzaren 25era.
            • Ordutegia: 9:30 – 12:00
            • Lekua: Arkupe Kultur Etxean.
            • Izena emateko azken eguna: apirilaren 12a

            Informazioa.
            Izena emateko orria.

              • Bailara inguruko ikastaroak

             

            7. Enplegua eta Garapen Ekonomikoarekin zerikusia duten albisteak