Musika lehiaketa

2014/10/17
Koreografia baterako musika eta letra sortzean datza lehiaketa

Koreografia baterako musika eta letra sortzea, hemendik aurrera aratuste martitzenetan herriko LHko ikasle guztiek plazan dantzatu dezaten.

OINARRIAK:

1.-Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.

2.-Musika MP3 formatuan aurkeztu beharko da, eta letra word dokumentu batean. Guztia, CD batean grabatuta.

3.-Koreografiarako dantza proposamena aurkeztea ez da derrigorrezkoa, baina ekarriz gero, baloratu egingo da.

4.-Irabazleak 600 €-ko saria jasoko du.

5.-CDarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da; horren kanpoko aldean ezizena idatziko da, eta barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.

6.-Proposamenak abenduaren 15a baino lehen bidali beharko dira Arkupe kultur etxera edo Udaletxera.

7.-Epaimahaia LHko irakasleek eta Kultura batzordeko kideek osatuko dute.

8.-Epaimahaiaren erabakia abenduaren 19an jakinaraziko da.

9.-Saritutako lanaren egile-eskubideak udalaren esku geldituko dira.

 

Sustatzaileak: Aretxabaletako Udaleko Kultura saila