Mugikortasun astea: bizikleta martxa

2014/09/17
Irailak 21, igandea, bizikleta martxa Urkulura. Aretxabaletako guraso elkarteak eta udalak elkarlanean antolatuta.

Irteera, goizeko 10:00etan izango da plazatik.

Ibilbidean, bidegorria hartuko da eta Bainuetxen Eskoriatzatik datozenekin elkartuko gara. Denak batera ibilbidea egin ostean, Urkulutik Torrebasora jeitsi eta bertan mokadutxo bat banatuko da parte hartzaileentzat.