BERRIA babesteko sinadura bilketa

2014/10/23
Berriari 210.000 euro gutxiago emango dizkio Eusko Jaurlaritzak.

BERRIA 210.000 euro gutxiagorekin laguntzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiak babes nahikorik gabe utzi du egunkaria. Oztopo handia da hori bai proiektua garatzeko, bai iraupenerako hain garrantzitsua den berritze prozesua aurrera eramateko. Erabakia onartezina iruditzen zait, eta, nire sinadurarekin, eskatu nahi dut erabakian atzera egin eta gutxienez 2013ko laguntza bera eman diezaiola Eusko Jaurlaritzak.

Zure babesa emateko, sinatu hemen: http://www.berria.eus/babestuberria/