Atez ate bilketa sistemarekin %328 igo da organikoaren bilketa

2014/11/19
Atez Ateko bilketa sistema berria uztailaren 14ean hasi genuen Atxabaltan. Ordutik, herritar guztiok hondakin guztiak gaika biltzen ditugu Aretxabaletan.

Emaitzak ikusita, Zorionak eman nahi dizkiegu atxabaltar guztiei, beraien inplikazioaz, aurrerapausu haundia egin dugulako hondakinen gaikako bilketan, emaitzak ikustea besterik ez dago. 

Mankomunitateak helarazitako datuetan oinarrituz hauek dira Aretxabaletako datuak. Oraindik, ez da denbora asko pasatu, baina atxabaltarrok horrela jarraitzen badugu, datuak oraindik hobeagoak izango direla espero dugu.

 

2013ko Errefusaren (zabor nahasia, zabortegira doana) daturik ez dago herriak bereiztu barik jasotzen zelako, hau da, ruta batean herri ezberdinak eta industria eta herrigunetako hondakinak nahastuta jasotzen zirelako, inongo bereizketa egin barik, eta pisuketak orokorrak izaten ziren. Ordurarte, Antzuolako eta Oñatiko datu zehatzak lortu ziren bakarrik.
 

ATXABALTA 5. EDUKIONTZIAZ:
2012. urte osoan--> 92.280 KG organiko jaso ziren eta 1.737.107,90 Kg errefusa
2013. urtean--> 154.632 Kg organiko jaso ziren eta 1.525.087 Kg errefusa

ATXABALTAN ATEZ ATE BILKETA SISTEMAZ:
2014. urtean irailean bakarrik--> 61.910Kg organiko jaso dira eta 29.780 Kg errefusa

 

 
ORGANIKOA lehen sei hilabetetan:

5.edukiontziaz:

  • Urtarrila- Ekaina: lehen seihilabetean jasotako kopuru haundiena: 
  • Maiatza: 21.909,53kg

Atez Ate:

  • Iraila: 61.910,00kg

 

Datu Orokorretan:

 

INFORMAZIO BULEGOA:

Herritarrek edozien galdera edo zalantza izanez gero, gogoratu ordutegia:

Astelehena – Asteazkena –Ostirala 10:00 – 14:00

Asteazkena 15:00-19:00 

 

Hona hemen 2014ko Aretxabaletako datuak.