Aretxabaletako Udala

Albisteak eta Oharrak

Urtarrilak 27, Asteazkena

  HERRITARRAK GALDEZKA, ARRATABEREN ATAL BERRIA
 

HERRITARRAK GALDEZKA, ALDIZKARIAREN  ATAL BERRIA

Azken urte honetako edukia aldatu egingo du Arratabek, 11 zer esan atala desagertu egingo da eta horren lekua Herritarrak galdezka atal berriak eta albisteei gehituko zaien orrialdeak beteko dute.

Herritarrak galdezka atala herritarrei eskainiko zaie. Bertan, herritarrek  egindako galderak eta udal-ordezkariek emandako erantzunak  jasoko dira.

Galdera horiek irizpide batzuk bete beharko dituzte, honako hauexek, hain zuzen ere:

            -Udalak eskumena duen gaia izan behar da.

            -Lehentasuna emango zaie gaurkotasuna duten gaiei.

            -Galdera egiten den hizkuntzan emango da erantzuna.

            -Udalaren Web gunearen bidez ere egiteko aukera emango da.

            -Galdetzaileak bere burua identifikatu beharko du, baina nahi izanez

             gero, Arrataben ez da galdetzailearen izena adieraziko, anonimatuan

            geratuz.

Galderak, bestalde, hilaren lehenengo egubakoitzean jasoko dira horretarako herriko leku hauetan jarriko diren kutxetan: (bete beharreko papertxoak kutxen ondoan egongo dira eskuragai)

            -Zainduz gimnasioan

            -Arkupe kultur etxean

            -Udal-euskaltegian

            -Udaletxean