
ETXEZ-ETXEKO ZABOR BILKETAKO TASAREN 2009KO 4. HIRUHILABETEKO ERROLDA
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
14. zenbakia | Data 2010-01-25 | 204 orria |
7 Udal Administrazioa
ARETXABALETAKO UDALA
Jendaurreko informazioa: etxez-etxeko zabor bilketako tasaren 2009ko 4. hiruhilabeteko errolda.
ARETXABALETAKO UDALA
Iragarkia
Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez Etxez-etxeko Zabor Bilketako Tasaren 2009ko 4. hiruhilabeteko Errolda onartu denez, jendearen agerian jarriko da uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Udal Ogasunen Arautzaileak, 14. artikuluko 1. zenbakian agindutakoa betez. Halaber borondatez ordaintzeko epearen eta eraren berri ematen da, martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zergei buruzko Orokorrak 61.artikuluan eskatu bezala.
a) Jendearen agerian dagoen tokia: Fondoen Kontuhartzailetza bulegoak.
b) Aztertzeko epea: Hilabetekoa, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera.
c) Ezadostasuna agertzeko epea: Ordainketa egiteko borondatezko epea eta hura amaitu eta hurrengo egunetik hasitako hilabetea, aurkeztu beharra dagoen berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz.
d) Errekurtsoa aurkeztu behar zaion organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.
e) Erreklamazioak aurkezteko tokia: Udaletxeko Sarrera Erregistroa, bulego orduetan.
f) Errekurtsoa aurkeztearen ondorioak: 2/2005 aipatutako foru arauak 231. artikuluan agindutakoak.
g) Ordaintzeko epea: Borondatez ordaintzeko epea 60 egunekoa izango da, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
h) Ordaintzeko era: Helbideratutako ordainagiriak ez, beste guztiak Udaletxeko bulegoetan ordaindu behar dira.
Aipatutako epean zorrak ordaintzen ez badira, prozedura exekutibotik eskatuko dira eta horiei premiamenduzko errekargua, berandutza interesak, eta sor daitezkeen kostuak gehituko zaizkie.
Aretxabaleta, 2010eko urtarrilaren 12a.-Inaxio Garro Iturrospe, Alkatea.
(61) (406)