ARATUSTEAK PRESTATZEKO LOKALA LARRINBEN
LOKALA ERABILI AHAL IZATEKO, HONAKO ARAU HAUEK BETE BEHAR DIRA:
Talde bakoitzak arduradun bat izango du, harena izango da bere taldeko kideek egiten dutenaren erantzukizuna.
Talde bakoitzak bere tresnak eta materiala eramango ditu, beste batzuena erabiltzeko baimena eskatu beharko du.
Adin txikikoen ardura nagusiren baten gain egongo da, beraz, lokala erabiltzen hasi aurretik arduradunaren datuak eta telefonoa emango dira. Honetaz gain, euren gurasoak jakinaren gainean jarriko dituzte.
Adin txikiko horiek umeak badira, arduraduna bertan egon beharko da beraiek lokalean dauden bitartean.
Iluntzeko 9etan lokala itxi egingo da, eta gauez ezingo da erabili (atea ixten duenak argia itzaltzeko ardura izango du)
Otsailaren 17a baino lehen dena jasota utziko da eta egun horretan arratsaldez talde bakoitzetik pertsona bat etorriko da azken garbiketa egitera.