
KIROLDEGI AURREKO BERDEGUNEAREN ERABILERARI EKARPENAK ETA IRUZKINAK
KIROLDEGI AURREALDEKO BERDEGUNEAREN ERABILERARAKO DEFINIZIOA ADOSTEKO PROZESU PARTEHARTZAILEA
Aretxabaletan, kiroldegi berriaren eraikuntza hasia dugu. Proiektu honen bigarren fasea, eraikinaren aurrealdeko berdeguneari dagokio.
Berdegune horren gainean gauzatuko den proiektuak herritarren artean kezka eta interesa pizten duela begi-bistakoa da: hainbat izan dira mahai gainean jarri diren proposamenak.
Orain, urrats berriak emateko garaia da. Lurzoru honen erabilpen funtzioen gaineko herritarren erabakia adosteko prozesu parte-hartzailea abiatzen dugu Aretxabaletako Udaletik. Erabaki hau herritarren adostasunaren emaitza izatea nahi dugu. Berdegunearen erabilerarako definizioa finkatzeko prozesuan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, hortaz.
Prozesua aurrera eramateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen KUDEATUZ programaren laguntza dugu, eta AZTIKER IKERGUNEKO teknikariak bilkuren dinamizazioaz arduratuko dira.
Udaletik prozesu honetan herritarren adostasunaren emaitza den erabakia jaso, aztertu eta oso kontutan hartzeko konpromisoa adierazten dugu eta, prozesuaren mesedetan, eskura ditugun baliabide eta bitartekoak jarriko ditugu.
Eraikitzen ari garen kiroldegi aurrealdeko soroaren erabilpen-funtzioaren gaineko herritarren erabakia, eraginkorragoa izango da herritarren ikuspegi eta iritzi ezberdinek erabakian parte hartzen badute. Horregatik, prozesu honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bi ordu inguruko hiru saio ezberdin aurreikusten dira prozesuari bide emateko.
Saio horietaz gain, interesa duten guztiek euren ekarpenak eta iruzkinak egiteko aukera izango dute udalak bere web orrian jarri duen link-ean: