
ZENBAIT GESTIO EGITEKO AUKERA "ONA" TXARTELA ERABILIZTxartel berri horrek, plastikozko dokumentu bakar batean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetarako (medikuarekin hitzordua online adostea, mediku aldaketa eskatzea eta abar) sarbidea eta udal bakoitzeko Internet bidezko zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea ahalbidetzeaz gain, Foru Aldundiaren izapideak (errenta aitorpena) egiteko eta gidabaimeneko puntuak kontsultatzeko (Administrazio zentrala) aukerak eskaintzen ditu. Gainera, erakunde pribatu batzuekin izapideak egiteko aukera ere eskaintzen du.
Ordenagailuan txartel irakurgailua erabiliz (KZgunea sareko ordenagailuek teklatuan dituzte gailu horiek) eta identifikazio gakoak sartuz, izapidetze telematikoak egin ditzakegu. ONA txartela Osasun Txartel Indibiduala (OTI) duten 16 urtez gorako pertsona guztiek eska dezakete.
KZgunean, osasun zentroan eta udaletxean NAa aurkeztu ostean, txartel berria eskuratzeko izapideei ekingo zaie. Horren ondoren, Izenpe izeneko sozietate publikoak (hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dutena) interesdunei posta bidez bidaliko die txartelaren gakoak (PIN eta PUK kodeak dituena) biltzen dituen gutun-azala duen eskutitza. Txartelaren jabeak, eskaera egin zuen tokian jaso beharko du txartela NAa eta Izenpek bidali dion eskutitza aurkeztuz.