Aretxabaletako Udala

Kexak, iradokizunak eta oharrak

Bookmark and Share

Udalerriari eta bere zerbitzuei buruzko ohar, kexa edo iradokizunen bat badaukazu, gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu. Lasterbidea Kexa edo iradokizuna telematikoki egiteko.

Hala nahi izanez gero, Udal Zerbitzu Telematikoak erabili ahal izateko identifikazio sistema bat eduki behar da.

IZENPEk luzaturiko ziurtagiri digitaldun txartela erabil daiteke. Txartel hori Euskadiko Administrazioan zerbitzu telematikoak eskaintzen dituzten erakunde guztietan da erabilgarria.

Bestela, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udal Zerbitzu Telematikoen atarirako emandako pasahitza erabil dezakezu.

Identifikatzeko modurik ez baldin badaukazu, zure pasahitza eska dezakezu hemen sakatuz eta zure datuak emanez. Udaletxekoak zurekin harremanetan jarriko dira, pasahitza emateko.