Aretxabaletako Udala

Udal Artxiboa

Bookmark and Share

   UDAL ARTXIBOA

AURREKARIAK

 

2000. urtean jarri zen abian Aretxabaletako Udaleko Artxibo Sistemaren Ezarpen Proiektua. Udalerriko dokumentu ondarea antolatzeko helburuaz jarri zen, hau da, balio historikoa eta kulturala duen dokumentazioa kontserbatu ahal izango duen artxibategi sistema osoa diseinatzeko, eta horri buruz herritarrek duten informatzeko eskubidea errazteko helburuaz.

Kontserbatzea eta informatzea dira, ondo antolatutako artxibo bat eduki behar izatearen 2 arrazoirik nagusienak. Kontserbatzeaz hitz egiten dugunean, behar historikoa eta kulturala nagusitzen dira. Egoera onean dagoen artxiboa izatea ezinbestekoa eta besterenezina da Kultura Ondarearena izateko duina den dokumentazio guztia babesteko, eta baita, datu eta iturri historikoak edukitzeko, herri baten historia gal ez dadin.

Arestian aipatutako arrazoi horrek artxiboaren helbururik ohikoenetako bat babesten du. Gaur egun, informatzeko beharrari ahalegin handiagoa eskaintzen zaio. Helburu horrek, herritar guztiok dugun informatzeko eskubidea betetzen du. Hau da, era guztietako albisteez informatzeko eskubidea: gertaera historikoez, politikoez, sozialez, ekonomikoez, gertaerez, bizitza sozialaz, etab., eta gaur egungo informazio gizarteak bultzatzen duen teknologi berrien garapenari esker, dokumentu hauek lortzea eta zabaltzea errazago eta denontzako eskuragarriago eginez.

 

ARETXABALETAKO UDAL ARTXIBOAREN FONDOA

 

TESTU-FONDOA: HISTORIA -AZPIFONDOA

1490etik 1975era bitarteko dokumentazio historikoa jasotzen du. Dokumentazio hori, 1490etik 1975era bitartean Aretxabaletako Udalak bere funtzioen garapenean sortua edo jasoa da. 1996ko Udalerrien Sailkapen Koadroaren arabera dago antolatua.

ADMINISTRAZIO-AZPIFONDOA. 1975etik gaur arte Aretxabaletako Udalak bere funtzioen garapenean sortu duen dokumentazioa babesten du. Azpifondo hori, 1996ko udal artxiboen antolaketarako Lan Mahaiak proposatutako udal artxibategien sailkapen koadroaren arabera antolatzen ari da. Indarrean dagoen legediaren arabera, mugatua dago dokumentazio horretara iristea.

ARGAZKI FONDOA:

Argazki artxiboa

 

PROIEKTUAK

Artxiboko on-line proiektuak, besteak beste, honako zeregin hauek hartzen ditu bere gain:

  • Aretxabaletako  Udal Artxiboak eskaintzen dituen zerbitzu eta produktuak herritarren esku jartzea internet-en bidez.
  • Herritarrekin harremanetan jartzeko on-line zerbitzua izatea.
  • Internet-en bidez Udal Artxiboak kudeatzen dituen dokumentu datuen baseetara sartzeko aukera zabala eskaintzea. 
  • PDF formatuan dauden argitalpenei zabalkunde handiagoa ematea.

Artxibo Historikoaren Digitalizazio Proiektuak, fondo historikoan balore historiko eta kultural handiena duten dokumentu guztiak digitalizatzeko zeregina ere hartzen du bere gain.

Gaur egun, honako dokumentu hauek ari dira digitalizatzen:

  • Lur-neurtzeei buruzko aktak eta Aginduak.
  • 1700 baino lehenagoko dokumentu guztiak.
  • 1650ez geroztikako akta guztiak.

 

ARTXIBOAREN KOKAPENA ETA HARREMANETAN JARTZEA

Urte askotan zehar, Aretxabaletako Udaleko Artxiboa Udaletxean bertan egon da, baina, leku eza zela, eta baldintza egokiagoak behar zirela, 2000. urteaz geroztik Galartza Dorrean dago.

Harremanetan jartzeko pertsona: Idazkaria

Helbidea: Aretxabaletako Udala

Otalora, 1-Beheko solairua

20550 Aretxabaleta

Harremanetarako telefonoa: 943-711862

Faxa: 943-711864

E-maila: udala@aretxabaleta.net

Ordutegia:

Astelehenetik ostegunera bitartean: 08:00-13:00 / 14:00-17:00

Ostiraletan eta jai bezperetan: 08:00-14:00

Udako ordutegia: (ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean) 08:00-14:00

Kontsulta daitekeen dokumentazioa: Historia-dokumentazioa eta administrazio-dokumentazioa. Indarrean dagoen legeriak arautzen dituen kasuetan izan ezik, kontsulta hau edozeinek egin dezake.

Informazioa: Aretxabaletako udaletxeko bulegoetan egin daiteke, telefono bidez, faxez edo posta elektronikoz, bai erabilgarri dauden fondoetara lehenengo hurbilketa egiteko, eta baita, bertan kontsulta daitekeen dokumentazioaren erreserba egiteko ere.

Kontsultatzeko era: Dokumentazioa mailegu hartzeko aukerarik ez dagoenez, kontsulta, zuzenean udaletxera joanez egin daiteke

Kopiak ateratzea: Litekeena da dokumentu idatzien kopiak paper formatuan ateratzea eta digitalizatutakoenak (kaparetasunenak, aktenak...) formatu digitalean. 

 

ERAKUSKETA BIRTUALAK

33-9 eta 34-3

LOTURA INTERESGARRIAK

IRARGI, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Gunea: http://www.irargi.org/

Gipuzkoako Artxibategi Orokorra:

http://gipuzkoa.net/kultura/agg/castella/01aggc.htm

Gipuzkoako Protokoloen Artxibategi Historikoa:

http:www.gipuzkoakultura.net/oñati/index.htm

Gipuzkoako Artxibategi Historikoa:

http://aer.mcu.es/sgae

http://www.mcu.es/

Nazioarteko Artxibategi Historikoa:

http://aer.mcu.es/sgae/www.mcu.es

Valladolideko Errege Kantzelaritzaren Artxibategia:

http://aer.mcu.es/sgae/ http://www.mcu.es/

Simancaseko Artxibategi Orokorra:

http://www.mcu.es/archvos/visitas/index.html