
Aretxabaletako Udalak konpromisoa hartu du herriaren garapen ekonomiko eta soziala ingurumenaren babes eta errespetuarekin bateragarri egingo dituen tokiko eta eskualde mailako garapen eredu baterantz abiatzeko, Mankomunitateko beste udalerrien koordinazioarekin eta UDALTALDE 21 DEBAGOIENA lan-taldearen barruan.

Aretxabaletak, bere kabuz, urrats txiki batzuk eman zituen, 2002an ingurumen-diagnostikoa eginez eta Aalborg-eko Gutuna edo Iraunkortasunerako Hiri eta Herri Europarren Gutuna udalbatzarrean onartuz. Baina prozesua ez zen finkatu.
Orain, Udaltalde 21 osatuta, Tokiko Agenda 21eko prozesua Aretxabaletan finkatu nahi dugu, konpromiso iraunkor, ireki eta irmoa udalerriaren iraunkortasunerantz.
2005eko urrian 2004-2005 urteetako Diagnosia egin genuen, eta, horretan oinarrituz, Iraunkortasunerako Tokiko Ekintza Plana. Gainera, 2005-2006 ikasturtean Eskolako Agenda jarri zen martxan.

Zer da Tokiko Agenda 21 
Auzkezpena eta alorkako ondorioak

Behin betiko diagnostiko osoa. Jaitsi artxibategia Word formatuan (
1,44 Mb)

Behin betiko diagnostiko osoa. Jaitsi artxibategia PDF formatuan (
879 Kb)

Lerro estrategikoak

Ekintza Plana Osoa. Jaitsi PDF formatuan (
415 Kb)

Ekintza Plana Osoa. Jaitsi Word formatuan (
1,18 Mb)
Debagoieneko Udaltalde 21eko Herritar Partaidetzaren Foroaren aurkezpena

Jaitsi artxibategia Power Point formatuan (
597 Kb)

Eusko Jaurlaritza, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu saila. On-line dokumentuak

Tokiko Agenda 21 bidean. 50 Ingurumen-jardunbide egoki. Udalerriak eredu

Ingurumena EAEn 2001. Diagnostikoa

Udalsarea

Udaltalde21 Debagoiena