
Aretxabaletak modu egokian mantendu du bertako bizitza soziala, batez ere udalerrian dauden jatetxe eta tabernei esker. Ezin daitezke ahaztu herriko gastronomi elkarteak ere. Merkataritza-gidako zerrendak argi eta garbi erakusten du zein den Aretxabaletako kaleek bizi duten giro zoragarria.
Herriko gastronomia Gipuzkoako edozein lekutan aurki daitekeen jaki tipikoek osatzen dute. Ezin aipatzeke utzi Arkarazo auzoan San Millan jaietarako prestatzen diren buzkantza zoragarri eta ospetsuak.
Bestalde, "karapaixoa" da bertako beste ohiko produktu bat; garizuma garaian amabitxiek besoetakoei oparitzen dieten arrautza eta txorizoz egindako opila, hain zuzen ere.