


![]()


Leintz bailararen bihotzetik, Aretxabaletak landa, kultur, kirol eta aisia aukera ugari eskaintzen dizkio bidaiariari. Mendi artean kokatuta, ingurune ederrak ezagutzeko aukera ematen dio turistari, horien artean Urkulu urtegia, Deba ibaiaren iturburua eta Kurtzebarri mendia. Kultur eskaintzak nahiago dituenak ere, izango du gozatzeko aukerarik; izan ere, Aretxabaletak ondare artistiko garrantzitsua dauka, erlijiosoa bereziki. Eta hori guztia, landa-ingurunearen lasaitasunaz gozatzera etortzen direnak ahaztu gabe.
Aretxabaletak, erakargarritasun turistiko ugari dauka edonori eskaintzeko; hori dela eta, orri honetaz baliatu nahi izan dugu haien berri emateko. Nolanahi ere, bertara sartzen den edonori, udalerria bisita dezan gomendatzen diogu, gure udalerriaren eta bertan bizi garenon izaera gertutik ezagutu dezan.
Bai bisitariari, baita herritarrari ere, orri honetan agertzen diren lotuneetan sartzea proposatzen diogu, bertan baitago gu ezagutzeko eta gure herriaz eta inguruneaz gozatzeko informazioa:
![]()
Herriaren aurkezpena
![]()
Eraikin esanguratsuak
![]()
Ibilbideak
![]()
Jaiak
![]()
Garraioak
![]()
Kokapena
![]()
Merkataritza gida