
URATS – GAIN ZAHARREN EGOITZA
Arduraduna: Antziñe Mendia Balerdi
Helbidea: Errekabarren, 10
Tel.: 943 799911
Hirugarren adinekoei laguntza antolatu eta horren prestazio soziala egitea da URATS-GAIN Zaharren Egoitza Fundazio Publikoaren helburua, zaharren etxe mistoa izeneko zentro honen bidez. Laguntza osoa eskaintzen diete bertan bizi diren adinekoei: ostatua, mantenua eta laguntza, bakoitzaren egoerari eta beharrei egokituta.
Fundazio Publiko hau 1986ko apirilaren 10ean eratu zen, Aretxabaletako Udalbatzak hartutako akordioaren bidez.
Erretore Kontseilua da Fundazio Publiko honen zuzendaritza-organoa, alkatea buru duela, Udalbatza osatzen duten alderdi politiko bakoitzaren ordezkari banak eta egoitzako zuzendariak osatzen dute organoa.
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Egoitzak 24 pertsonarentzako lekua du.
Erakundeak egin beharreko funtzioak dira: ezintasunagatik, eurek egunero egin behar dituzten zer guztiak egiten laguntzea, bai eta norbere laguntzarako eta inguruneko harremanak egiteko diren lanetan laguntzea ere.
Ematen diren zerbitzuen helburua da lagundutako pertsonen bizi kalitaterik onena lortzea. Horretarako egoiliarren oinarrizko beharrak estaltzen dira, eta haien ongizate fisiko eta psikikoa, autonomia, autoestimua eta duintasuna hobetzea sustatzen da.
Erabiltzaileen eskubideak errespetatzea da zentroaren funtzionamenduaren printzipio gidaria.
GUTXIENEKO PRESTAZIOAK
· Gainbegiratu eta/edo laguntzea behar fisiologikoetan, garbitu, jantzi, erabiltzaileen garbiketa eta joan-etorrietan.
· Gainbegiratu eta/edo laguntzea, jaikitzerakoan eta oheratzerakoan.
· Zerbitzuaren ordutegiari dagozkion jatekoak prestatu eta hornitzea.
· Zentro osoa garbi mantentzea.
· Arropa garbitu eta lisatzea, zerbitzuarena nahiz egoiliarrena.
· Gainbegiratu eta/edo laguntzea jatorduetan, bai eta ohitura egokiak hartzen edo mantetzen laguntzea ere.
· Medikazioa gainbegiratu eta kontrolatzea banan-banan, ohiko gaixoaldietan zaindu eta laguntzea, edo osasun-zentroan sartzea ez dakarten osasun-behar bereziengatik zaindu eta laguntzea.
· Gainbegiratzea edo/eta laguntzea, jatorrizko familia harremanak mantentu eta/edo berreskuratzen.
· Familiakoekin eta borondatezko lanak egiten dituztenekin harremana izatea.
· Hil osteko laguntza.
· Aipatu ez eta egoitza-zerbitzu baten berezko beste zerbitzu batzuk ematea.
Urteko egun guztietan 24 orduz ematen da zerbitzua.
EGOILIARRAK
Izaera mistoa duen zaharren egoitza da Urats-Gain. Hau da, pertsona nagusi autonomoei nahiz mendekotasuna edota mendekotasun handia duten pertsona nagusiei ematen zaie zerbitzua.
EGOILIAR IZATEKO BALDINTZAK:
· 60 urte beteta izatea
· Gipuzkoan erroldatuta egotea gutxienez azken 24 hilabeteetan, eskaera egin aurreko egunetik kontatzen hasita, edo Gipuzkoan jaioa izanik, azkeneko 10 urteetan gutxienez, 24 hilabete bertan bizi izatea.
· Bere osasun-egoeran ez azaltzea osasun-erakundeetan zaintza jarraituen beharrik.
· Elkarbizitza larri galarazi dezakeen portaera-nahasmendurik ez izatea.
· Adineko pertsona ezindutzat hartua izatea, Gizartekintzako balorazioaren eskalaren arabera.
Eskaeraren izapidaketak aurrera egiteko Udaletxeko Ongizate Sailean aurkeztu beharreko dokumentuak honako hauek dira:
1. Eskaera-inprimakia betetzea.
2. Famili unitateko kideen NAren fotokopia
3. Famili unitateko kide guztien Errentaren gaineko Zergaren fotokopia eta Ondarearen gaineko Zergarena; behartuta egon ezean, pentsio edo bestelako edozein irabaziren agiriak, eta ondasun higigarri eta higiezinen zinpeko aitorpena
4. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Gizartekintzak datuak egiaztatu edo eskatu ahal izateko baimena.