Aretxabaletako Udala

Biztanleak

 
Udalerri osoko biztanle kopurua, 2010eko datuak
Gizonezkoak
3.425 biz.
Emakumezkoak
3.281 biz.
Guztira
6.706 biz.

Auzoetako datuak (2010)
Galartza 63 biz.Arkarazo 45 biz.Apotzaga-Etxebarri 15 biz.
Larrino 50 biz.Oro 50 biz.Goroeta 32 biz.
Aozaratza 74 biz.Areantza 33 biz.Izurieta 16 biz.

16 urte eta gehiagoko biztanle kopuru landuna, lurralde-eremuka, jarduera-adarren arabera. 2001. urteko datuak.
 GuztiraNekazaritzaIndustriaEraikuntzaZerbitzuak
EAE
862.407
15.319
236.977
74.732
535.379
Gipuzkoa
291.606
5.073
91.934
23.924
170.675
Debagoiena
28.777
238
15.609
1.501
11.429
Aretxabaleta
3.043
18
1.826
133
1.066
Iturria: EUSTAT

   Datu estatistiko gehiago ikusi
   EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundearen datuak ikusi
 


70eko hamarkadan, Aretxabaletak hazkunde demografiko handia izan zuen. Horrela, 1960.urtean 3.398 biztanle izatetik, 5.328 biztanle izatera pasatu zen hamar urtean. Esan beharra dago fenomeno hau ez zela Aretxabaletan bakarrik gertatu; industrializazio-prozesu garrantzitsua izan zuten Gipuzkoako beste zenbait herrik ere, hazkunde demografiko antzekoa izan zuten.




1975. urtean Aretxabaletak 6.000 biztanleen muga gainditu zuen. 2010ean udalak egindako biztanleen erroldaren arabera, udalerrian 6.706 pertsona bizi dira, hau da, 1975. urtetik aurrera biztanleria igo egin da. Emakumezko baino gizonezko gehiago bizi da Aretxabaletan, aldea txikia bada ere.
Atxabaltar gehienak hirigunean bizi dira eta udalerriko bederatzi auzotako biztanleria oso txikia da (378). 1960ko erroldaren arabera, nekazaritza-guneetan 969 pertsona bizi ziren. Azken hamarkadetan inguru horietako biztanle kopurua asko jaitsi da. Duda barik, inguruko hiriguneen erakargarritasunak eragin handia izan du despopulazio prozesu honetan.