Aretxabaletako Udala

Etxebizitza

→ 2B Alderdiko sustapena.

 

Sustapen honetan (Eguzkienean) 428 etxebizitza eraikiko dira, Aretxabaletako 2B Alderdian. Gehienak bloke moduan eraikiko dira, dagozkien garaje eta trasteleku osagarriekin, eta gutxi batzuk txaletak izango dira.

Horietatik:

 

-          Babes ofizialekoak :100

-          Tasatuak: 230

-          Blokean eraikitako promozio librekoak: 80

-          Promozio libreko txaletak: 18

2004ko abenduaren 22an egindako zozketan, 187 etxebizitza tasatu zozketatu ziren Kirodegian. 

Sustapen honen eragilea GRUPO BRUESA S.A. da.

→ 16 Alderdiko (C.V.L.) sustapena.

           

2004ko azaroaren hogeita hamarreko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz, 16 Alderdiko lurzoruaren erabilera aldatu egin zen, eta ondorioz industria-erabileratik  bizitegi-erabilera izatera pasa da.  Aurreikuspenak:

-          Lehenengo fasea: Pabiloi industriala eraikiko da 1A Sektorean (Errotetxe). Behin pabiloi berria eraiki eta gero, C.V.L. pabiloiko jarduera bertara eramango da.

-          Bigarren fasea: 121 etxebizitza libre eraikiko dira.

 

Sustapen honen eragilea CONSTRUCCIONES ORTUZAL S.L. da.

 

→ 4B Alderdiko sustapena.

 

            16+4 etxebizitza sozial eraikiko dira, bloke bakar batean. Eusko Jaurlaritzak 2004ko ekainaren 23an egin zuen etxe horien zozketa. 2005eko martxoan hasi dira eraikitze-lanak.

 

Lotura interesgarriak: www.etxebide.info