Aretxabaletako Udala

On-line ordainketak

Aretxabaletako Udalak Aretxabaletako zergadun guztien eskura jarri du Eusko Jaurlaritzaren "Nire ordainketa", ON LINE ordaintzeko sistema berria. Nire ordainketa izeneko on line ema horren bitartez udal ordainagiriak errazago pagatu daitezke Internet bidez egindako eragiketen bitartez.

Sistema seguru, konfidentziala eta erabiltzen erraza da, haren bitartez udal ordainagiriak errazago pagatu daitezke Internet bidez egindako eragiketen bitartez.

Ordaintzeko modu horiek egunaren 24 orduatan egongo dira indarrean, eta horri esker ez duzu izango zertan alferrik mugiturik edo banku erakundeetan itxaron beharrik.

Ordainagiriak helbideratu ez dituen herritarrak ez du izango zertan kutxara edo bankura joanik ordainagiriok pagatzera. Gainera, modu bera erabil daiteke noizbehinkako kontzeptuak ordaintzeko: likidazioak, isunak, Kirol ekintzen edo kirol txartelen ordainagiriak...


Nire Ordainketa urratsez urrats

 1 urratsa:  Bete ezazu formularioa ordaintzeko eske edo abisuaren behe aldean aurki ditzakezun datuekin (“Erakunde Igorlea”, “Erreferentzia”, “Identifikazioa” eta “Zenbatekoa”) eta “Onartu” botoia zapaldu. 
 
 2 urratsa:  Sartutako datuak ondo daudela egiaztatu eta “Onartu” botoia zapaldu. 
 
 3 urratsa:  Ordainketa zein ordainketa egiteko finantza-erakundean egin nahi duzun aukeratu eta “Onartu” botoia zapaldu.
 
Eragiketa bukatu ondoren, finantza-erakundeak egindako ordainketaren agiria emango dizu. Inprima ezazu.

 
Datuen konfidentzialtasuna

Datu pertsonalen babesari buruzko politika, gure web orriaren bidez ematen den informazioa batu eta erabiltzeari dagokion guztiari zabaltzen da.

Datu hauek Eusko Administrazioaren jabetzapeko fitxategi automatizatu batean sartzen dira eta horretara jo beharko da, edozein momentuan, sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkatzeko eskubideez baliatzeko, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (LOPDk) ezartzen duenari jarraituz.
 
 
Garrantzizkoa

Ordainketa On-Line erabil ahal izateko, ordainketa egiteko finantza-erakunderen baten ordaintzeko txartelaren bat eduki behar duzu.


 
on-line ordainketa egin