Aretxabaletako Udala

Erabilerraztasuna

Aretxabaleta.com diseinu eta programazio erabilerrazen bidez garatuta dago, ahalik pertsona gehienei hura erabiltzeko aukera bermatzeko. Erabilerraztasun irizpideak World Wide Web Consortium (W3C) delakoaren WCAG/WAI gomendioetan oinarritzen dira.

W3C nazioarteko partzuergoa Interneteko teknologiak eta estandarrak ikuskatzeaz arduratzen da. Une oro, gomendio horiek aintzat hartutako erabilerraztasun mailarik handiena hots, AAA maila erabili da, Aretxabaleta.com web gunea egiteko.

Halaber, web gune horretako iturburu kodea W3Ck gomendatutako HTML eta CSS1 teknologien bidez garatu da, nabigazio gailu guztiak bereizita eta zuzen ikusteko eta estiloa eta edukia behar bezala banatzeko aukera ematen baitute.

Lasterbideak eta teklatuko laburbideak

Teklatuko zenbait laburbide sartu dira, web guneko orrietako puntu nagusietarako lasterbide gisa. Oro har, "alt" tekla beste tekla batekin (aurrerago emango dugun zerrendakoa) konbinatuz, aukera jakin batera iritsiko gara. "alt" tekla PC ordenagailuetan dago; Macintosh ordenagailuetan, zuriune barraren ondoko Komando teklak betetzen du "alt" teklaren eginkizuna.

  • Hasierako orrirako lasterbidea: alt+1.
  • Bilatzailerako lasterbidea: alt+2.
  • Laguntza orrirako lasterbidea: alt+3.
  • Web maparako lasterbidea: alt+4.
  • Irisgarritasunari buruzko orrirako lasterbidea: alt+5.
  • Iradokizunen eta kexen orrirako lasterbidea: alt+6.
  • Zerbitzu telematikorako lasterbidea: alt+7.
  • On-line ordainketarako lasterbidea: alt+8.
  • Udal deialdi, lan eskaintza eta dirulaguntzarako lasterbidea: alt+9.

Halaber, orri bakoitzeko esteka batetik bestera lekualdatzeko aukera dago, tab tekla sakatuta.

Kolore profilak, eta testuaren eta interfazearen tamainak

Ezarritako irisgarritasun irizpideei jarraituta, Aretxabaleta.com web gunea koloreak bereizten arazoak dituzten pertsonentzat egokitu da. Hori dela eta, kolore profil estandarraz gain, arazo jakin bakoitzera egokitutako profil alternatiboak ere prestatu dira. Profil batetik beste batera aldatzeko, web guneko goiko ezkerraldeko ikonoak sakatu behar dira.

Halaber, letra tipoen eta web guneko beste elementu batzuen tamaina guztiak inplementatu dira, unitate erlatiboen bidez. Horri esker, nabigatzaile bakoitzaren kontrolen bidez alda daiteke letra tipoen eta gainerako elementuen tamaina. Dagozkion menuen bidez erabil daiteke funtzio hori, baina baita, zuzenean, honako laburbide hauen bidez ere:

  • Internet Explorer : Control eta Saguaren gurpila.
  • Mozilla Firefox : Control eta Saguaren gurpila, Control eta - edo Control eta +.
  • Opera: Control eta Saguaren gurpila, Control eta - edo Control eta +.
  • Netscape: Control eta - edo Control eta +.
  • Safari: Comando eta - edo Comando eta +.
[Icono de conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el 
	       Contenido Web 1.0 del W3C-WAI| Valid HTML 4.01 Transitional| Valid CSS]